XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaraz asibilapen hori gorra da (zubereran gaskoin-biarnoeraren eraginez ezik); gaztelania zaharrean z ozena zen, ordea, Jungemann eta beste batzuen aburuan ozenduraren galketa gaztelanian, agian, euskararen ukituari zor zaio, gutienez, Gaztelako ipar eskualdeetan, eta aro ez hain aintzinakoetan.

Ikusia dugu latin arruntean asibilapen zantzuak ematen zirela scy taldean; gure aizkora hitzak, latineko asciolam-ekin zerikusia duela onartzen bada, asibilapena present.

Gaztelanian nabarmena eragin hori honako hauetan: .

Gaskoineraz cy taldeak zabalki asibilatzen du: .

Fenomeno bera nabarmen biarnoerako mailebu honetan: suerpeliza biarn. suberpelis (Lespy 11,294) lat. superpelliceam.

Gi/gy eta ii/i-az nahasten da batzutan frikatizapen eta igurzketa prozesuetatik igaroaz (gg), erromantze bakoitzaren araura.

Honela: Corrigiam correia prob. corretja kat. correa gazt.

Fenomeno hauek, alabainan, ez dute intzidentzia nagusirik euskaran, hitzak gurean korrespondentzia duelako (uhela kasurako), ala kasu erosionatuak direlako.

cf) Ezpainkaria +i Pi (py) bi (by) eta mi (my) osagaiak, gehienetan, gaztelanian eutsi egin ohi dira.

Gure xibi gazt. zahar xibia/jibia lat. sepiam eta errabia gazt. rabia fenomeno horren lekuko dira.

Beste testigutza zaharragoak, seguraski, besteok: hobi c. arag. fovia lat. foveam, habia lat. caveam, ezkabi lat. scabiem.

Bainan i-ra erredukzioa gaiola L. lat. caveolam errom. gayola kasuan, eta gaztelanian eta aragoieran royo lat. rubeum hitzean.

Gaskoin-biarnoerak irtenbide urrunagoak probentzaleraren norabidean, roi tipokoak, kat., rouge fr.

Gaskoineran konkretuki: (frantzesez. berriz, aions.

d) Kontsonante bikoitzak Latineko geminatuek, gehienetan, soilkapena jasaten dute euskarara igarotzean (ll l-ra, nn n-ra, cc- c-ra, pp p-ra, bb b-ra).

Hona adibideak:

Italierako (peccato) atzeramendu lehertzailerik (explosivo) ez da ematen euskaran.

Soilkapena hori, ordea, sarritan aitortu dugunez, ez da euskararena bakarra; Erromania guztian zabaldua dago, nolabait, eta, konkretuki, euskararen aldameneko erromantzeetan ere bai.

Beraz, fenomeno hori ulergarria gertatzen da elementu fonematikoen ekonomiaren ikuspuntutik, hizkera arruntak konplikazioetatik ihes egiten baitu.

da) -LL+l geminatu latinoa L bikoitza latinoa franko-probentzaleran laburtu egin ohi da, eta bestainbeste frantzesean (stellam fr. étoil castellum fr. zahar. chatel chateau fr. moder.).

Gaztelanian bustiduraz euts daiteke pullum pollo kasuan gisa, eta cavallum (erdiaroko latinean) caballo.

Bi adibideok euskaran ere bai: ollo c. eta kaballo B.

Gaztelaniako -ILLA atzizki bustia ere besterik gabe igaro zaigu euskarara (-ILLAM latinez ULLAM-eren aldagaia da: an, g, b, s, an, b, g.

Ala ere, ez ahaz euskaraz (hemengo fenomenoetatik aparte) bustidura i bokaleak sor dezakeela euskalki gehienetan, ondorengo kasuotan bezala: